Erretiratuen elkartean "denek denen aurkako" mus txapelketa egingo dute datozen asteetan. Zortzi bikotek eman dute izena; beraz, zazpi lehia jokatu beharko ditu bikote bakoitzak. Astean bi partida jokatuko dituzte. Antolatzaileek azaldu dute txapelketaren helburua dela erretiratuak elkartzea eta euren arteko harremanak lortzea.