Erretiratuen Egunaren bueltan, herriko bi pertsona nagusienak omentzen ditu Udalak. Aurten, Suiñan bizi den Eustaki Agirianozabala Zuazua omendu dute, 98 urtekoa; eta, baita Fermin Etxeberria Elorza ere, 94 urtekoa eta Arragan bizi dena.
Lierni Altuna alkatearen eta Cristina Etxenausia zinegotziaren eskutik jaso zuten oroigarria Agirianozabalak eta Etxeberriak.