Markel Beitiak eta Unax Gonzalezek ezin izan dute irabazi San Martin txapelketako finala

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko aza. 13a, 13:42

VII. San Martin txapelketako pilota finalak jokatu zituzten atzo, zapatua, Aramaion. 16:00etan hasita zazpi final egon ziren, tartean Beitia eta Gonzalez Infantil A kategorian. 18-15 amaitu zen aramaioarren partidua, Txukun Lakuako Ager Beobide eta Ander Seararen alde. 

Finala irabazteko faboritoak ziren aramaioarrak, eta nahiko parean ibili baziren ere, azkenean ezin izan zuten garaipena eskuratu. 

Irailean hasi zuten San Martin pilota txapelketa, eta zapatuan eman zioten amaiera. Txapelketa hasi zenetik ikusle dezente erakarri ditu, bereziki Araba aldetik; eta atzokoan ere harmailak bete egin ziren azken partiduetarako. 

Zazpi finalez gain, Aramaioko pilota eskolako benjamin mailako sei neska-mutikok ere erakustaldia egin zuten atzokoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak