Gantzagako San Melixan jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Kanpai errepikarekin eta etxafuegoekin hasiko dituzte jaiak. Ondoren, meza izango dute, Aretxabaletako abesbatzak abestuta, eta bermut dantza eta bingoa. Arratsaldean, XIII. patata-tortilla txapelketa egingo dute; sari banaketa eta dastaketa 19:30ean izango da. Bitartean, umeendako puzgarriak eta jolasak egongo dira, eta 23:00etan, dantzaldia, AZ Gaubelakek girotuta.
Domekan, Arrasate Musikaleko Txistulari Bandak kontzertua egingo du. Zazpi musikarik joko dute Gantzagan, 11:15ean.Ondoren, auzoan hain ezaguna den txirrindulari lasterketa egingo dute, 12:30ean. 13:00etan, triki-poteoa egingo dute Aramaioko trikitilariekin, eta jaiak tute txapelketarekin bukatuko dituzte.