Ohiturari eutsiz, animalia, ekoizle eta artisauz bete da gaur Nardeaga kalea. Aurten, animalia azoka apur bat urriagoa izan da, hegazti-gripea dela-eta aldundiak debekatu egin duelako hegaztiak erakustea. Gainera, behiak erakusteko neurriak zorroztu dituztenez, ez da behirik ere egon. Hala, guztira herriko 12 ganaduzalek ekarritako astoak, behorrak, ardiak eta ahuntzak ikus ahal izan dira gaurko azokan.
Horrez gain, 50 postu inguru jarri dituzte kalean. Gazta, eztia, gozoak, ogia, perretxikoak... Baita bitxiak, poltsak, arropak eta bestelako apaingarriak ere. Horrez gain, herriko artistek egindako lanak ere ikusgai daude Sastiñan.
Erretiratuen Egunean, bazkaririk ezin falta, eta hala, pilotalekua egokitu dute horretarako.