Erretiratuen Eguneko azokak trafikoan eragina izango du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urr. 28a, 10:44

Nardeaga kalean trafikoa moztuko dute bihar, zapatua.

Urtero egiten duten moduan, animalien azoka Nardeaga kalean jarriko dute, parke parean. Bada, antolakuntza lanak gaur arratsaldean hasiko dituzte, barikua.

Urriaren 28a, barikua, trafikoa zabalik egongo da; hala ere, lan batzuk egingo dituzte. Nardeaga 20tik behera postu batzuk jarriko dituzte, nahiz eta horrek ez duen eragingo garaje eta atarietako sarrera-irteeratan. Nardeaga 32tik 33ra trafikoa moztuta egongo da errepidean animalientzako hesiak jarriko dituztelako.

Bihar, zapatua, 8:00etan, Nardeaga 30tik behera eta Pedro Ignacio Barrutia 7-9an jarriko dituzten postuendako aparkalekuak libre egon beharko dira. Gainera, trafikoa moztuta egongo da Nardeaga kale guztian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak