Orri-markagailu lehiaketako lanak azaroaren 16ra arte aurkez daitezke

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urr. 25a, 12:38

Artiboko irudia.

Gorbeialdeko Kuadrillak antolatzen du lehiaketa.

Gorbeialdeko Kuadrillak antolatzen duen orri-markagailu lehiaketa abian da. Azaroaren 16ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Orri-markagailuaren marrazkia, testua eta gaia librea izango dira. Lanak 4,5 x 21 zentimetroko orri edo folio batean aurkeztu beharko dira; bestelako neurririk ez dute onartuko. Lanak aurkeztu beharko dira Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoetan, edo Aramaioko liburutegian edo udal bulegoan –baita kuadrillako gainerako herrietan ere–.

Sei kategoria

Sei kategoria egongo dira:

  • Benjaminak: 2 urtetik 5era.
  • Kimuak: 6 urtetik 10era.
  • Haurrak: 11 urtetik 14ra.
  • Gazteak: 15 urtetik 17ra.
  • Helduak: 18 urtetik 65era.
  • Seniorrak: 65 urtetik gorakoak.

Kategoria bakoitzeko hiru sari egongo dira: 150 euro, 100 euro eta 60 euro. Benjaminek sari bakarra izango dute, 40 eurokoa; eta, baita, seniorrek ere, 40 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak