D2030 egitasmoaren barruan kokatzen da Debagoieneko Antzerki Plataforma. Bailarako euskarazko arte eszenikoak eragin, sortu, indartu eta saretu nahi dituen proiektua da DAP.
Karoi jaialdia
Debagoieneko I. Antzerki jaialdia egiten dabiltza, Karoi izenarekin, urriaren 23tik azaroaren 26ra. Bada horren barruan antolatutako ekintza izango da hasiberriendako antzerki tailerra.
- Azaroaren 5ean, 12an eta 19an izango da, 10:00etatik 14:00etara.
Aramaioko udaletxean eman behar da izena 15 euro ordainduta. Azaroaren 2ra arteko epea egongo da. Ikastaroa kultura etxeko aretoan izango da.