Josu Ozaita antropologoaren hitzaldiarekin hasiko dituzte Gaba Baltzako ospakizunak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urr. 25a, 11:17

2019ko ospakizuna.

Gaba Baltza ospatuko dute barikuan; eguaztenean, Josu Ozaitak hitzaldia eskainiko du: Itzalitako kalabazak berpizten.

Domu Santu egunaren bueltan ospatzen den ospakizuna da Gaba Baltza. Bada, oraingoan, urriaren 28an egingo dituzte ekintzak, barikuan. Ilunkaran elkartuko dira eta oraindik zehaztu barik dauden hainbat ekintza egingo dituzte.

Ospakizuna girotzeko, hitzaldia egingo dute urriaren 26an, eguaztena: Itzalitako kalabazak berpizten izango da gaia. Josu Ozaita antropologoak egingo du hitzaldia.

Urriaren 30ean, zinema emanaldia izango dute: zine fantastikoa izango dute, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak