Katu Kolore taldeak abesti didaktikoak sortzen ditu, hau da, eduki jakin batzuk barneratzeko kantak. Proiektua hasi zen ohartu zirelako musikaren bitartez haurrek ikasten dutela. Bestalde, gai batzuekiko sentsibilizazioa sortu nahi dute eta, horregatik, gai horiei letra eta doinua jartzen dizkiete.
Horrela, haurrek gozatzeaz gain, edukiak barneratu eta hizkuntza bera lantzen dute. Gainera, motrizitatea, espazioa eta koordinazioa lantzen dute dantzatuz.