Urriaren 21ean, barikua, bertso saio berezia izango dute Sastiñan. Bertso eskolaren ikasturte hasierako ekitaldia izango da. Nerea Ibarzabal eta Gorka Pagonabarraga bertsolariak arituko dira kantuan.
Bertso saioa 19:30ean izango da, Sastiñan. Gai jartzaile lanetan Aramaixoko Bertso Eskolako kideak ibiliko dira.