Kaleko margo lehiaketa egingo dute bihar Aramaion

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko urr. 11a, 11:29

Artxiboko irudia.

Euskarriak 9:00etatik 11:00etara zigilatuko dituzte.

Kaleko margo lehiaketaren 31. aldia egingo dute urriaren 12an, bihar. Interesa duen edonork parte har dezake lehiaketan. Estiloari eta teknikari dagokionez, librea izango da, eta edozein material erabiltzeko aukera egongo da –margolariek eraman beharko dute beharrezko guztia–. Euskarriari zigilua Aramaioko udaletxean jarriko diote, egunean bertan, 09:00etatik 11:00etara. Lanak aire zabalean egingo dira eta herriko irudietan oinarritu beharko dute.

Sariak

16 urtetik gorakoen kategorian lehenengoak 700 euroko saria irabaziko du; bigarrenak, 500 eurokoa; hirugarrenak, 400 eurokoa; eta lehen aramaioarrak, 150 euroko saria.

16 urtetik beherakoen kategorian –2006 urtean jaiotakoak barne–: lehenengo saria, 150 euroko bale bat pintura materiala erosteko; bigarren saria, 100 euroko balea; eta, hirugarren saria, 50 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak