Ezkur-jana egingo dute bihar, urriaren 12a, Azkoagan. Aramailur kontsumo taldeak antolatutako ekitaldia izango da, eta Asier Bastarrika eta Leire Albisu izango dira gidariak.
10:30ean elkartuko dira erretiratuen lokalean; han, ezkur kafea dastatuko dute. Ondoren, irteera egingo dute Salaberri agestoira ezkurrak batzera. Handik Azkoagara joango dira; dastaketa eta solasaldia izango dute.
Horrez gain, bazkaltzeko aukera ere egongo da Azkoagan; nork bere etxetik eramandakoa partekatuta.