Aramaioko Udalak argazki lehiaketa jarri du martxan. Urtero egiten duten moduan, datorren urteko egutegia ilustratzeko balioko duten argazkiak aukeratzea izango da helburua.
Aramaion egindako argazkiak
Argazkiek Aramaion egindakoak izan beharko dute, nahiz eta gaia librea izan. Urriaren 28ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, gehienez. Nola aurkeztu behar diren azaldu dute: formatu horizontalean izan beharko dute argazkiek, eta izenburua, tokiaren izena eta data izan beharko dituzte jarrita. CD batean edo arkatz elektronikoan aurkeztu beharko dira, JPG formatuan. Lehenago argitaratu gabeak edo saririk jaso gabeak izan beharko dute.
Neurriari dagokionez, 1 MG baino handiagoak izan beharko dute. Argazkiak moldaketak izan ditzake, baina ezin izango da jatorrizko konposizioa aldatu. Argazkietan pertsonen lehen planoak agertzen badira, pertsona horien baimena aurkeztu beharko da.