Itur-Zuri emakume taldeak Ibilketa Nordiko ikastaroa antolatu du. Bi klase egingo dituzte, doan: urriaren 15ean eta 22an izango dira, 10:00etatik 12:00etara.
Izena emateko azkeneko eguna urriaren 11a izango da. Deitu 685 72 12 23/ 652 70 69 82 zenbakietara. Ez da beharrezkoa izango makilak eramatea.