Urriaren 29an Aramaioko erretiratuen azoka egingo dute. Herriko abeltzainen, nekazarien eta artisauen postuak jarriko dituzte, beti bezala; hori horrela, Udalak deialdia egin du. Urriaren 29an postua jarri nahi duenak urriaren 14rako egin beharko du eskaera udaletxean.