Seigarren egin du bertso txapelketa nagusiko saioan Manex Agirrek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko urr. 2a, 20:18
Bertso Txapelketa Nagusiko laugarren saioa egin da gaur Gasteizko Europa biltzar etxean.

Lehen itzuliko saioetako irabazleak eta puntuazio onena dutenak igarotzen dira finalaurrekoetara, baina Agirrek ez du aski puntu eskuratu. 

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren saioa jokatu da gaur Gasteizko Europa biltzar etxean, eta Manex Agirre aramaioarrak seigarren postua eskuratu du, 573,5 punturekin.

Bigarren aldia du Agirrek txapelketa honetan, 2013an ere aritu baitzen. Bost bertsokide izan ditu alboan gaurko saioan, eta, Haritz Mujika izan da garaile, 695,5 punturekin. Haren ondotik geratu dira Miren Artetxe, 670 punturekin, Iban Urdangarin, 660,5ekin, Xabat Galletebeitia, 655,5ekin, eta, Amaia Iturriotz 648rekin. 

Finalaurrekoetatik kanpo

Mujikak, beraz, finalaurreko saioetan bertsotan aritzeko aukera izango du, lehen itzuliko saioetako irabazleak zuzenean igarotzen baitira fase horretara. Hain justu, azken txapelketako finalistekin batera egingo dute bertsotan, besteak beste.

Gainontzeko bertsolariak zeintzuk diren, ordea, urriaren 9an jakingo da, orduan egingo baita lehen fase honetako azken saioa, Lizarran (Nafarroa). Dena den, jakinekoa da Agirre txapelketatik kanpo gelditu dela, ez baitu puntuazio nahikoa eskuratu aurrera egiteko. Izan ere, lehen itzuliko saioetan eskuratutako puntuazioaren arabera sailkatzen dira gainontzeko bertsolariak.

Are, Peru Abarrategi aramaioarra ere txapelketatik kanpo gelditu da arrazoi berberarengatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak