Euskara ikasteko hiru aukera eskaini ditu Udalak aurten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ira. 29a, 18:00

Artxiboko irudia.

Urriaren 7ra arte eman daiteke izena euskara ikasteko ikastaroetan.

Udalak antolatutako eskaintzaren barruan hiru ikastaro daude: alde batetik, C1 edo EGA azterketa prestatzeko aukera dago. Aukera hori aproposa da C1 ziurtagiria atera nahi dutenendako. Beste aukera bat mintzapraktika ikastaroa izango litzateke. Taldeetan elkartzen dira eta euskaraz berba egiteko gune aproposa izaten da. Berba egiteaz gain, gramatika, aditzak... errepasa daitezke. Joan den urtean ibilitakoek taldearekin jarraitzeko interesa erakutsi dute. Horrez gain, interesa duen edonork izango du taldean sartzeko aukera.

Hirugarren aukera da erretiratuen taldearen ikastaroa. Hain zuzen ere, Alaiak erretiratuen elkartean izango da ikastaroa: goizetan eman beharko da izena, alaiak202@gmail.com helbide elektronikoan.

Ikastaroetarako izena udaletxean eman beharko da, 945 44 50 16 telefono zenbakian; ondoren antolatuko dira taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak