Untzillako jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko irailaren 29a

Artxiboko irudia.

Barikuan bertso afaria izango dute Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazu bertsolariekin.

Untzilla auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran. Bihar, barikua, 19:30ean hasiko dituzte jaiak kanpai-jotzearekin. Ondoren, bertso-afaria egingo dute elkartean Sustrai Colina eta Jesus Mari Irazu bertsolariekin.

Zapatuko ekitaldiak

Zapatuan, meza esango dute 12:00etan; ondoren, puzgarriak eta bazkaria elkartean. 16:00etan mus txapelketa egingo dute. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du izena ematerakoan. 17:30ean, umeendako Edu magoaren ikuskizuna izango dute eta ondoren txokolatada. Elustondo anai-arrebek jarriko dute iluntzean musika giroa; gainera, elkartean parrillada piztuko dute eta afaria zerbitzatuko dute.

23:00etan, Murumendi elkarteko XXXVIII. Bolo Txapelketa egingo dute. 10 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak. Sariak izango dira: lehenengoak garaikurra, txapela eta 200 euro; bigarrenak, garaikurra eta 150 euro; hirugarrenak 80 euro eta laugarrenak 50 euro. Gainera, Murumendi elkarteko lehenengo sailkatuari sari berezia emango zaio.

Domekan mendi irteera

Domekan, mendi irteera egingo dute elkartetik irtenda, 10:00etan. 12:00etan meza nagusia izango dute Aramaioko abesbatzak girotuta. Jaiak amaitzeko, 13:00etan, bermouth dantza egingo dute Elustondo anai-arrebek girotuta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak