Orixol elkarteak Pirinioetako bi gailurretara egingo du irteera urrian

Hasier Larrea 2022ko ira. 29a, 11:02

Urriaren 14tik 16rako asteburuan Musales eta Gran Facha igotzeko izen-ematea urriaren 9a arte dago irekita.

Orixol mendizale elkarteak gustuko du Pirinio aldera irteerak antolatzea. Aurten, pare bat aldiz zabaldu dute hara joateko deialdia, otsailean eskiatzeko eta ekainean tontorrez tontor ibiltzeko aitzakiarekin. Urrirako ere antzeko plana proposatu dute, Huescako iparraldera joango baitira hirugarren asteburuan.

Ostiral arratsaldean autobusean irten eta gaua Piedrafita de Jacako babeslekuan pasa eta gero, hurrengo goizean La Sarratik Musales mendiko gailurra igoko dute. Jaitsieran, Respomusorantz egingo dute, bertako aterpetxean hartu baitute ostatua. Domekan, berriz, hirumilako bat igotzea izango da erronka: Gran Facha. Arratsalde aldera, azkenik, Baños de Panticosan hartuko dute autobusa Aramaiora itzultzeko.

Orixolen sare sozialen bidez eman daiteke plaza mugatuko irteerarako izena. 110 euroren truke –bazkideek, 100 euro–, lo-lekua, autobusa, zapatuko gosari eta afaria eta domekako gosaria daude ziurtatuta; gainontzekoa, beraz, mendizaleen kontu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak