Liburuetatik abiatu, bizitzari buruz jardun eta hausnartzeko

Hasier Larrea 2022ko urr. 2a, 10:50

Astelehenean egin zuten hileroko saioa.

Irakurketa klub feministak ikasturteko lehen saioa egin du; hurrengoan, abortua izango dute mintzagai.

Kuriositate kulturala eta irakurzaletasuna duten emakumeei zuzendutako irakurketa klub feministak prest dauka ikasturte osorako programa. Ainhoa Aldazabalek gidatuta, hilero gai baten bueltan jarduteko irakurgaiak proposatuko dizkie partaideei: "Haiek eskatzen didate nik aukeratzeko, sarri behar bezala hautatzen ez dutela sentitzen baitute; eskaintza hain zabala da eta!", azaldu du.

Hala, askotariko formatuetan idatzitako euskarazko sorkuntzak eta itzulpenak lantzen dituzte; irailean zehar, esaterako, Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inorri eleberria izan dute esku artean, aste honetan egin duten saioan txikitako abusu sexualen gaiari buruz jarduteko. Urrirako, abortua eramango dute erdigunera, Emakume guztiok komikiaren eta Kontakizuna autobiografiaren bitartez.

Ateak "beti" irekita

Normalean jendea urte osorako apuntatzen den arren, Aldazabalek aipatu du posible dela hilabete bakarrerako ere izena ematea, liburutegira deituta.

Hona hemen ikasturte osoko saioen plangintza:

  • Urriak 10: Gertakizuna (Annie Ernaux) eta Emakume guztiok (Higinia Garay).
  • Azaroak 7: Analfabetoa idazle (Agota Kristof).
  • Urtarrilak 16: Lasai, ez da ezer gertatzen (Ana Malagon).
  • Otsailak 13: Bihurguneko nasa (Uxue Apaolaza).
  • Martxoak 13: Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Sola).
  • Apirilak 17: Jende normala (Sally Roonay).
  • Maiatzak 22: Pippi Kaltzaluze (Astrid Lindgren).
  • Ekainak 5: Begiak zerumugan (Miren Agur Meabe).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak