Telefono zenbaki berria jarri dute etxeko altzarien zabor bilketarako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ira. 28a, 12:42

Urriaren 1etik aurrera Daorje enpresak egingo ditu lanok; hileko azkeneko barikuan pasatzen dira traste zaharrak jasotzera.

Etxeko altzarien eta traste zaharren bilketan aldaketak egongo dira. Urriaren 1etik aurrera enpresa berri batek eskainiko du zerbitzua; hala, telefono zenbaki berria izango dute harremanetarako: 661 83 52 51 eta notificaciones.daorje@grupodaorje.es.

Hileko azken barikua

Zaborra ateratzeko orduan, Ibarrako bizilagunek ez dute aldaketarik izango. Hileko azkeneko barikutan pasako da kamioa altzariak jasotzera; zaborra atera beharko da eguen gauean.

Auzoetan bizi direnek: abisatu egin behar dute

Auzoetan bizi direnek, aldiz, aldaketa izango dute: zaborra atera behar dutenetan telefono zenbaki berrira deitu beharko dute abisua emateko. Telefonoz deitu daiteke edo mezu elektronikoa bidali. Barikua baino lehenago eman beharko da abisua.

Udaletik gogorarazi dute zerbitzua ahalik eta ondoen erabiltzeko zabor bilketa egunak errespetatzeko: eguenetan atera behar dira trasteak, ez lehenago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak