Lagun Artea dantza taldeak hasi du ikasturtea. Hasi dira saioekin, baina ateak zabalik dituzte parte hartu nahi duen guztientzat. Kiroldegiko gimnasioan dabiltza saioak egiten.
Adin guztietako taldeak osatu dituzte, eta entseguak izango dira astean ordubete –eguen edo bariku–. Euskal dantzak eta koreografiak erakutsiko dituzte, eta herriko jaietan erakustaldia egiteko aukera egongo da.
Ikastaroak 90 euroko kostua du. Izena eman nahi duenak lagunartean60@gmail.com helbidera idatzi beharko du.