Aramaixoko Trikitixa Eskolak irailaren 30ean hasiko du ikasturtea. Eskolak bariku arratsaldeetan izango dira, Musika Etxean. Trikitia edo panderoa ikasteko gogoa duen edonori ateak zabaldu nahi dizkio Trikitixa Eskolak. Interesatuok Musika Eskolara joan, trikikalejira@gmail.com helbidera idatzi edo 635 70 05 14 zenbakira deitu.