Kadeteen eta haurren mailetako partiduak jokatuko dituzte, 18:15ean hasita. Infantil A eta kadete A taldeetako pilotariek jokatuko dute gaur arratsaldean.
Partiduak Aramaioko kiroldegian
Domekan, 10:00etan hasiko dituzte partiduak. Infantil A mailan, Markel Beitia eta Unax Gonzalez pilotari aramaioarrak ibiliko dira; horiek Lakuako pilotarien aurka jokatuko dute. Alebin A multzoan, Ibai Osoro eta Peio Orue izango dira Aramaioko ordezkariak, eta haiek Amurrioren aurka jokatuko dute. Partiduak Aramaioko kiroldegian izango dira.