Oleta ezagutzeko aukera egongo da 'Gorbeiako altxorrak' ekimenean, zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ira. 22a, 08:43
Argazkia: Flickr.com

'Gorbeiako altxorrak' ekitaldi turistikoaren barruan, Oleta eta inguruak ezagutzeko aukera egongo da zapatuan.

Egun osoan izango dira ekitaldiak, eta, besteak beste, nekazaritzako elikagaiak, moda, artisautza, ibilbideak, musika, ondarea... bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da. Egunean zehar, 11:00etatik 18:00etara, txutxu-trena, Gorbeialdeko ekoizleen eta artisauen azoka, Guikuri Bus moda-salmenta, herriko tabernan pintxoak eta edariak, azokako produktuen dastaketarako gunea, Hontza Extrem abentura parkea, Marino Lejarreta abentura parkea, haurrentzako sormen txokoa eta Gorbeia informazio puntua egongo dira.

Horrez gain, 11:00etan, Otxandio-Oleta ibilaldia egingo dute, 12:00etan eta 16:00etan Atxeta gaztandegira bisita gidatua, 12:30ean Oletan egingo dute bisita gidatua eta arratsaldean musika izango dute, Aramaioko musikariak dituen Nhil taldearekin, 16:30etik 17:45era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak