Bizente Goikoetxearen omenezko eskultura berriztuko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko irailaren 13a

Bizente Goikoetxearen eskultura, egun.

Arabako Aldundiak emandako dirulaguntza erabiliko dute lanok egiteko.

Parkean dagoen Bizente Goikoetxearen eskultura berriztu egingo dute. Asteon egingo ditu lanok Artyco enpresak. Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailak emandako dirulaguntza erabiliko dute berrizte lanetarako. Kultura Sailaren dirulaguntzetara aurkeztu zen Aramaioko Udala eta %80ko laguntza eskuratu du. Eskultura berrizteak 3.473,31 euroko kostua izango du; lortu den laguntza 2.778,64 eurokoa izan da.

2016. urtean jarri zuten eskultura parkean, Goikoetxea musikariaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak