"Etxaguengo, Gantzagako, Oletako eta Ibarrako ur deposituak nahiko egoera onean daude; Barajuen, Azkoaga eta Untzilla auzoak San Adriango eta Asensioko ur hartuneetatik hornitzen ari dira bakarrik. Egoera estuena Arrikoitiko deposituan dago; horrek Arragari, Zalgori, Zabolari, Altzagari, Arriolari, Arexolari, Gureiari eta Uribarriri ematen dio zerbitzua eta soberakina Altzagatik Azkoaga aldeko sarera bideratzen da, baina ur hartunea oso justu dator eta kontsumo handiak egon direnez ur arazoak daude. Hala ere, momentu honetan nahiko ondo errekuperatzen ari da, baina ez dago %100ean", diote ohar bidez.
Ur kantitate handiak erabiltzeko Udalean abisatu
Ura guztion ondasun ezinbestekoa dela nabarmendu dute, eta ondo zaintzeko. "Momentuz ez dugu debekurik mantendu edo ezarriko baina ezin dugu nahi dugun ur beste erabili, kontuz eta neurriz erabili ura. Eta ur kantitate handiak erabiltzeko asmoa baldin baduzue aurretik udalera deitu eta teknikariak esango dizue posible den eta noiz", ohartarazi dute bandoan.