Magiaren ilusioaz gozatzeko aukera izan zuten atzo aramaioarrek. MagialdiAraba jaialdiko VIII. edizioko jardunaldi bat Aramaion egin zuten. Etxeko txikiek eta ez hain txikiek magiaz gozatu zuten, eta aho zabalik geratu ziren magoek eskainitako trukoekin.
Ludotekan tailerrak izan zituzten, ondoren, kalean egin zuten magia, eta azkenik Imanol Ituiñoren magia ikuskizunaz gozatu zuten Sastiñan.
