Kiroldegi parean gertatutako ur-ihesa konpondu dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ira. 7a, 09:56

Langileak arazoa konpontzen, gaur goizean.

Atzo arratsaldean, martitzena, gertatu zen ur-ihesa; hainbat eraikin publiko eta etxebizitza partikular ur barik egon dira.

[AZKEN ORDUA]

Konpondu dute kiroldegi parean egondako ur-ihesa, eta ondorioz berriro ere ura dute inguruko bizilagunek. Udal arduradunek gaineratu dute kiroldegi pareko errepide zatia, Irubiretara bitartekoa, itxita egongo dela ostirala bitartean, bidea konpondu arte.

Martitzen arratsaldean, 16:00ak inguruan gertatu zen arazoa. Kiroldegi parean ur-ihes handi bat izan zen eta ondorioz kalea urez bete eta Pedro Ignazio Barrutia eta Nardeaga kalean ura moztu behar izan zuten.

Arazoa non dagoen lokalizatu dute. Ura irteten den hodi zatia hormigoiarekin kofratuta dago; hortaz, hormigoia apurtu behar dute arazoa konpondu ahal izateko. Udal teknikarien arabera gaur bertan konponduko dute arazoa.

Hainbat eraikin publiko –kultura etxea, eskola, kiroldegia...– eta etxebizitza partikularrak ur barik daude. Anbulatorioan ura badago, baina presio txikiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak