Infraganti taldeak kontzertua egingo du bihar, Sastiñan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ira. 1a, 11:49

Musika taldea.

Infraganti taldeak kontzertua egingo du, 19:00etan.

Gasteizko Infraganti boskoteak girotuko du barikuko arratsaldea Sastiña aurrealdean. Jazza, swinga, bluesa eta funka uztartzen ditu taldeak, Julia Butenko abeslariaren ahotsak lagunduta. Musika egiteko lau instrumentu izango dituzte: baxua, gitarra, saxoa eta bateria.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, iraileko barikuetan izango dira emanaldiak: bihar hasi eta irailaren 23ra arte.

Denetariko estiloak

Lau emanaldi izango ditu aurtengo jaialdiak: irailaren 9an, El Callejon de Cachan hirukoteak egingo du emanaldia. Ironiaz eta kritika sozialaz jositako abestiak joko dituzte. Ana Sosoaga da taldeko abeslaria. Musika modernoaren errepertorioa duen ganbera abesbatzaz gozatzeko aukera egongo da irailaren 16an: Shuflled Choir Soul Proyect taldearekin. Irailaren 23an amaituko dute jaialdia, Gorrondatxe taldearekin. Euskal abestiak joko dituzte: eurenak eta baita bertsioak ere. 19:00etan izango dira saio guztiak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak