'Orain Gorbeialdea, inoiz baino gehiago' argazki lehiaketa martxan da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abu. 29a, 13:14

Gorbeialdeko Kuadrillako XX. argazki lehiaketako lanak urriaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gorbeialdeko Kuadrillak XX. argazki lehiaketa jarri du martxan Orain Gorbeialdea, inoiz baino gehiago izenarekin. Gorbeialdeko kuadrilla osatzen duten herrietan egindako argazkiak onartuko dituzte bakarrik; hau da, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia herrietan egindakoak.

Gaia librea

Argazki lehiaketaren gaia librea da. Ingurumen naturalean, sozialean eta artistikoan egindako argazkiak, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak... izan daitezke, adibidez. Argazkietan ezin izango da enpresen izen komertzialik agertu.

Sariak

Lehiaketako sariak izango dira Gorbeialdeko Kuadrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak. 
Sarituko dira lehiaketaren argazki irabazlea eta bi argazki udalerri bakoitzeko –guztira 13 sari–:


  • 1. saria: 150 euroko txartela
.
  • Udalerriko argazkien sariak: 1. saria: 100 euroko txartela; 2. saria: 75 euroko txartela.

Argazkiak aurkezteko epea

Argazkiak aurkezteko azken eguna urriaren 13a izango da. Lanak posta elektronikoz bidaliko dira argazkiak@gorbeialdea.eus helbidera. Hauek dira argazki lehiaketako arauak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak