Micaela Portillari buruzko dokumentala sortuko dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abu. 2a, 12:33
Micaela Portilla historialaria, pedagogoa, antropologoa eta dibulgatzailea. (Argazkia: EHU)

Micaela Portilla historialari, pedagogo, antropologo eta dibulgatzailea Aramaion aritu zen irakasle lanetan aurreneko aldiz. Orain, bere bizitza jasotzen duen dokumentala egingo du Micaela Portilla Fundazioak, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Joan den zapatuan, uztailaren 30ean izan zen Micaela Portillaren jaiotzaren ehungarren urteurrena. Egintza horren harira dokumentala osatuko dute bere ibilbidea errepasatzeko. Horrela, bideo, argazki, gutun, postal eta oroitzapenek jantziko dute ikus-entzunezko pieza. Aramaioko Untzilla auzoan aritu zen irakasle lanetan 1945ean, eta pasarte horiek ere ekarriko ditu gogora. Era berean, Arabako ingurune monumental ezagunak eta horren ezagunak ez direnak erakutsiko ditu dokumentalak.

Micaela Portillak Magisteritza, Filosofia eta Letrak zein Geografia eta Historia ikasi zituen. Ondoren, Araba eta Bizkaiko hainbat txokotan aritu zen irakasle gisa; baita Madrilen eta Cadizen ere. 

Arabako ondare historiko eta artistikoaren defendatzaile konprometitua izan zen, eta hainbat azterlan eta ikerketa eskaini zizkion. EHUk Honoris Causa doktore izendatu zuen lehenengo emakumea izan zen. Izendapen hori 1993an eman zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak