Felix Ajuria aramaioarra, Idiazabal Jatorrizko Izendapen Babestuaren lehendakari

Txomin Madina Milikua 2022ko uzt. 22a, 21:02

Felix Ajuria. (Argazkia: Gabriel Fernandez Guevara)

Aramaioko Kerixara baserriko artzain eta gaztagilea jarduneko lehendakari izan da orain artean. Maider Martinez legutioarra izango da lehendakariordea

Uztaila erdialdean Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkuran hautatua izan ostean, Felix Ajuria aramaioarrak hartu du Idiazabal Jatorrizko Izendapen Babestuaren lehendakari kargua.

Aramaioko Kerixara baserriko artzain eta gaztagilearentzat, baina, ez da ardura berria, 2021eko otsailetik jarduneko lehendakaria izan baita Jose Mari Ustarrozen lekua hartuz. Horren aurretik ere, lehendakariordea zen.

Ajuriak beste arabar bat izango du lehendakariorde, Maider Martinez legutioarra. Zentzu horretan Aramaiokoa “pozik” agertu da lana pertsona gazte batekin partekatuko duelako eta gaineratu du Jose mari ustarrozekin garatzeko aukera izan zuen ildo “sendo eta oso emankor” bati “frekostasuna eta ideia berriak” eskainiko dizkiola.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak