Euskal selekzioaren aldeko aldarria Aramaiora iritsiko da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 27a, 15:00

Ofizialtasunaren aldeko mendi martxa abuztuaren 2an iritsiko da Aramaiora.

Euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatzeko mendi martxa egingo dute uztailaren 30etik abuztuaren 6ra bitartean. Zortzi etapa egingo dituzte eta horietako bat Aramaion amaituko da: abuztuaren 2an, hain zuzen. "Arratsaldean iritsiko dira eta ongi-etorria egingo diegu; guztira, 65 bat izango dira", azaldu du Aramaioko Udaleko Kultura zinegotzi Ana Martiarenak. Martxan parte hartuko dutenek frontoian egingo dute lo. Hurrengo goizean, gosaldu ondoren beste etapa bati ekingo diote: Aramaiotik irtenda, Besaidera, Kanpanzarrera eta Asentziora joango dira eta etapa Bergaran amaituko dute.

20 urteko esperientzia

2000. urtean hasi zen Esait euskal selekzioaren aldeko mendi martxa antolatzen. Azken bi urteetan ez dela egin kontuan hartuta, aurtengoa 20. aldia izango da. Esait desagertu zela 7 urte bete dira aurten, eta mendi martxak Gu ere bai ekimenarekin bat egin du, kirol guztietan ofizialtasuna eskatzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak