'Babestu maite duzun mendia' lelopean mendi ibilaldia egingo dute Aramaion, zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 18a, 11:28

Artxiboko irudia.

Arabako Mendiak Aske plataformak deituta eolikoen industrializazio proiektuen aurka egitea izango da ibilaldiaren asmoa.

Arabako Mendiak Aske plataformak deituta mendi ibilaldia egingo dute zapatuan, Aramaion. Arabako mendietan eolikoak jartzeko hainbat proiektu daude aurreikusita; bada, mendi horietara egingo dituzte ibilaldiak. Proiektuak bertan behera uztea eskatzea izango da helburua.

12 kilometroko ibilaldia

Lehenengo ibilaldia zapatuan egingo dute, uztailaren 23an: 09:00etan irtengo dira frontoitik eta 12 kilometroko ibilaldia egingo dute –motzagoa izango den beste bat ere badago, 8 kilometrokoa, Kruzetatik irten eta han amaituko dena–. Hamarretakoa egingo dute Asenzio azpiko zelaian.

Mendi ibilaldiak

Beste lau mendi ibilaldi ere egingo dituzte:

  • Azazeta, abuztuaren 20an.
  • Orozko, irailaren 10ean –kanpaldia eta kontzertuak baita–.
  • Kantoblanko, irailaren 24an.
  • Amurrio, urriaren 29an.
  • Gasteiz, kontzentrazioa egingo dute azaroaren 26an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak