Obra txiki bat egin dute Aramaioko anbulatorioko sarreran. Arrapala eta eskailerak zabaldu egin dituzte, irisgarriago izateko eta esku-ohe bat sartzeko aukera izateko, besteak beste. Izan ere, orain arte ez zegoen horretarako aukerarik. Balgorza SA enpresak egin ditu lanak, 9.791,31 euroko aurrekontuarekin.