Euriteek kaltetutako mendi pistak konpontzen hasi dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uzt. 15a, 10:00

Lehenengo faseko lanak hasi dituzte.

Azaroan eta abenduan izandako euriteek kalte handiak eragin zituzten Aramaioko hainbat mendi pistatan. Bada, mendi pista horiek konpontzen hasi dira dagoeneko. Udalak, momentuz, ez du lan horiek egiteko dirulaguntzarik jaso; baina 2022ko aurrekontuan diru partida bat gorde du lan horiek egiteko. Pistak konpontzeko lehenengo fase bat adostu dute, hilabeteetako lanaren ostean. Lehenengo fase horretan, jasotako kalte batzuk konpondu dituzte dagoeneko; Eguzkierripa eta Gantzaga arteko pista eta Marin inguruko kalteak, adibidez; beste batzuk, berriz, egiteke dituzte.

Ametzuko errepidea

Kalte handiena jasan zuen errepidea Ametzukoa izan zen; apiril hasieran konpondu eta zabaldu zuten errepidea. 31.327 euroko aurrekontua izan zuten lan horiek egiteko. Lehenengo fase honen ondoren bigarren fasea etorriko da. Udala mendi pistetako kalteak lokalizatu, aztertu eta aurrekontua eskatzen hasi da. "Lan guztiak batera egitea ezinezkoa denez, lehentasunak markatu ditugu", azaldu du Aramaioko Udaleko Ingurumen zinegotzi Santi Balantzategik. Izan ere, abendu hasierako euriteetan 35 bat intzidentzia jaso zituzten. Lurra lehortu arte itxaroten egon dira lanak egiten hasteko. Lanak bi enpresaren artean egiten dituztela azaldu du Balantzategik: Julen Agirre eta Excavaciones Arrasate.

Kalteak konpontzeko duten aurrekontua

  • Ibarra-Barajuen pista: 726 euro.
  • Jarindogoitiko pista: 1.887,60 euro.
  • Eguzkierripa, Maskaino-Ipiztikoarriaga: 554,18 euro.
  • Zalgo, Gureia azken tramua: 7.120,85 euro.
  • Arrupe-San Adrian: 3.448,50 euro.
  • Eguzkierripa-Gantzaga pista: 4.483,05.
  • Eguzkierripa, Maskainoko txabolatik aurrera: 2.129,60 euro.
  • Errotabarri ondoko erreka kontrako pista: 5.699,10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak