Santa Marina jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran, Arexolan eta Arriolan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uztailaren 15a

Artxiboko irudia.

Bertso afaria izango dute gaur, Amets Arzallusekin eta Alaia Martinekin.

Gaur hasi eta domekara bitartean, Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Arexola eta Arriola auzoetan. 20:00etako etxafuegoen ondoren, 21:00etan, bertso afaria izango dute Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariekin.

Bihar, zapatua, 12:00etan, meza izango dute, eta ondoren, bizikleta lasterketa. Ibarratik irtengo dira ziklistak eta Arexolaraino igo beharko dute. 17:00etan, kanpai-jotze erakustaldia izango dute, eta 17:30ean, mus eta briska txapelketak. Ondoren, kalejira egingo dute Arexolatik Arriolara. Gauean, dantzaldia izango dute Astiazaran II eta Andonegi trikitilariekin, eta goizaldean, txokolatea bizkotxoarekin. Domekan, 12:00etan meza eta 18:00etan jolasak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak