Aramaioko udalekuetako umeak urarekin jolasean, beroari aurre egiteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko uztailaren 13a

Gustura dabiltza ume eta gaztetxoak udaleku irekietan.

Egunotan egiten dabilen beroari aurre egiteko urarekin jolas ezberdinak egiten dabiltza udalekuetako umeak. Gaur, adibidez, ur parkean ibili dira nagusitxoenak; lehenengo txokolatearekin aurpegia zikindu dute eta ondoren ura eta xaboiarekin jolasak egin dituzte. Gaztetxoagoak, aldiz, zikin eguna zuten gaur baina erreka garbitzen ibili dira. "Gauza dezente" atera dituztela azaldu dute begiraleek.

2 eta 12 urte bitarteko 93 gaztetxo dabiltza udalekuetan, 10 begiralerekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak