Uribarri auzoan dagoen San Kristobal ermitaren inguruan jende asko batu da gaur San Kristobal eguna ospatzeko. Meza esan dute goizean, Bizente Goikoetxea abesbatzak abestuta. Ondoren musika eta luncha izan dute.
Bazkal ondoren dantzaldia eta bolo-txapelketa izan dituzte.