Errekara erori da auto bat Aramaion

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko uztailaren 6a

11:45 inguruan gertatu da ezbeharra, A-2620 errepidean, herriko sarreran. Ertzaintzak azaldu duenez, autoa irauli eta Aramaio errekara erori da, bi pertsona barruan zirela. Gidaria harrapatuta gelditu da, ibilgailutik ezin irtenda, eta suhiltzaileek atera dute. Tokian artatu ostean Debagoieneko ospitalera eraman dute.

Galtzada olioz zikindu da istripuaren ondorioz eta garbitzeko lanetan dihardute. Bestalde, Ertzaintzatik zehaztu dutenez, autoa 17:00etan jasoko dute errekatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak