Korterraza jaialdiko film laburrak eskainiko dituzte Aramaion, elizako eskaileretan. Bi emanaldi egingo dituzte: uztailaren 7an, eguena, eta uztailaren 8an, barikua.
Korterrazak hiru sail ditu: Super aukeraketa –urteko 10 film labur onenak–; komedia; eta, Korterraza txiki. Bada, Aramaion, hiru sailetako filmak eskainiko dituzte.
Emanaldiak 22:00etan izango dira, elizako eskaileretan.