Arabako plater tiroketa txapelketa jokatu dute, kluben artekoa, eta Aramaio nagusitu da. Maiatzean hasi zuten txapelketa: sei tiraldi jokatu dituzte, hiru Aramaion, bi Okondon eta bat Lantaronen.
Sailkapen orokorrari begira jarrita Aramaio nagusitu da Arabako kluben arteko txapelketan.
1. Kurtzeta Gain: 418 plato
2. Asparrena: 395 plato
3. Gurutz Urdiña: 351 plato