Flamenkoa eta fitness batzen dituen saioa egingo du Malena Lobok

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 24a, 12:00

Artxiboko irudia.

Doako klasea emango du, kiroldegian.

Flamenkoa eta fitnessa batuko dituen eskola emango du Malena Lobok astelehenean: fitflamc saioa. Kiroldegian izango da, 18:30etik 19:30era bitartean, eta doan egingo du. Parte hartu gura duenak maledantza@hotmail.com helbidera idatzi edo 659 46 47 53 telefonora deitu behar du. "Oso dibertigarria izango da. Ariketak egingo ditugu: pisuarekin, sentadillak... Adin guztiendako izango da", azaldu du Lobok. Gaur egungo abestiez lagunduta egingo dituzte ariketak. Parte hartzeko, arropa erosoa, ura eta toallatxo bat eramatea gomendatu du. Loboren asmoa da irailetik aurrera eskolak ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak