Gazte udalekuak egingo dituzte: musikaz eta kirolaz gozatzeko aukerarekin

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 24a, 15:00

Artxiboko irudia.

Musika udalekuak eta kirol udalekuetan uztailaren 4ra arte eman daiteke izena.

Bi aukera izango dituzte nerabeek aurtengo uda beste modu batera pasatzeko. Gazte udalekuak egingo dituzte, Udalak antolatuta: Aramaixo Cover musika udalekuak, batetik, eta ekintza eta kirol udalekuak, bestetik.

Cover-a grabatu

Musika udalekuak uztailaren 6tik 13ra izango dira, Manex Arriolabengoaren gidaritzapean. Gazteek euren gustuko cover-a egin eta grabatzeko aukera izan- go dute.

Kirol udalekuak

Kirol udalekuak uztailaren 25etik uztailaren 30era bitartean izango dira, Irati Lasagarekin eta Jati Nuñezekin.

Izena udaletxean eman beharko da, uztailaren 4ra arte, 35 euro ordainduta –programa bakoitzeko–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak