Aramaixo Herri Eskolako ibilbidea bukatu duten ikasleek agur ekitaldia izan dute gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko eka. 21a, 15:14

Aramaixo Herri Eskolako LH6. mailako ikasleen agurra.

Aramaixo Herri Eskolan ikasturteko azkeneko eskola eguna izan dute gaur. Bada, urtero moduan, LH6. mailakoen agur ekitaldia izaten dute gaur. 15 ikaslek agur esan diote Aramaioko eskolako ibilbideari; datorren ikasturtean Arrasatera joango dira etapa berri bat ekitera.

LH5. mailakoen bertsoak entzun dituzte lehenengo: LH6. mailakoen izenak banan-banan aipatu dituzte bertsotan. Ondoren, eurek egin dute bertsotan eta eskola komunitate osoa eskertu duten urte hauetako ibilbidean ondoan izateagatik.

Eskolako ekitaldietan eta jardueretan egindako argazkiekin osatutako ikus-entzunezkoa ikusi dute, eta ondoren eskolako kantua abestu dute ekitaldia amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak