Barikuan jokatu zuten Aramaioko III. kopla txapelketa. 14 bertsolarik parte hartu zuten eta horietatik 8 iritsi ziren Dukienan jokatutako finalera.
80 lagunetik gora elkartu ziren Dukienan bertsoez gozatzeko. Entzuleek hala erabakita Xabat Illarregi eta Eli Pagola iritsi ziren buruz burukora. Leitzarra izan zen nagusi; bigarren urtez gainera, izan ere 2019an ere Illarregik irabazi zuen txapelketa.