Danel Herrarte aramaioarrak ezin izan du txapela lortu

Uxue Igarza Loiola 2022ko eka. 19a, 17:37

Argazkia: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.

Gaur jokatu da 34. Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa Iurretan. Hamabi gaztek jardun dute kantuan; tartean, Aramaioko Danel Herrartek. Azkenean, baina, Irantzu Idoate izan da txapelduna.

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen duten txapelketaren 34. edizioa izan da aurtengoa. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek jardun dute bertsotan, ohi moduan; izan ere, hori da txapelketaren helburua: gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko "plaza eskaintzea" eta "zaletasuna bultzatzea".

Danel Herrarte, Aetz Etxart, Beñat Astiz, Daia Harluxet, Eki Mateorena, Izaro Bilbao, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Jon Mendiluze, June Aiestaran, June Diaz eta Maddi Agirrek egin dute gaur bertsotan, eta azken sei bertsolariak izan dira bigarren zatira sailkatu direnak. Azkenik, Irantzu Idoatek lortu du 2022ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela eta Maddi Agirre izan da txapeldunorde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak