San Juan sua eta bestelako ekitaldiak izango dituzte Azkoagan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko ekainaren 18a

Artxiboko irudia.

San Juan sua egingo dute eguenean, Azkoagan.

Sanjuanak ospatuko dituzte Azkoaga auzoan, urtero moduan. San Juan egunaren bezperan,ekainaren 23an, haur eta gazteendako jolasak izango dituzte,19:00etan. Ondoren, ginkana egingo dute, eta 20:30ean, parrilladaren ordua izango da. San Juan sua 22:00etan piztuko dute, eta ekitaldia girotuko dute Sorgin Kalejira trikitilariek.

San Juan egunean, meza esango dute, 12:00etan. 12:30ean, parrillada egingo dute, trikitilariek girotuta. Arratsaldean, bestelako jolasak izango dituzte: 17:00etan, umeendako puzgarriak; eta 18:00etan, mus eta briska txapelketak.

Zapatuan, ekainaren 25ean, ardo dastaketa egingo dute Arteaga jatetxeko sommelier Maider Arteagaren laguntzarekin. Hogei lagunendako lekua egongo da eta izena eman beharko da, 2 euro ordainduta. 21:00etan, auzo afaria izango dute: oilasko-izterrak edo saiheskia aukeratu beharko dira. Izena emateko, deitu 659 73 47 17 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak